2007-11-15

musikoterapiaren helburuak

Heziketa heburuek: musikaren inguruko ezagupenak edo jarrerak edo beste jakintzagai batzuei buruzkoa eskura ditzan pertsonari ematen zaion laguntzarekin dute zerikusia.

Arlo fisiologiko, afektibo eta mentalen estimulatzaile gisa jokatzen dute. Horrela, musikarekiko esperientziek eragina dutepertsonaren heziketa integralean eta pertsonak bere gaitasun guztiak gara ditzan laguntzen du, psikomotrizitate, afektibitate aldetik eta alderdi intelektual eta sozialetan.

Aisialdirako helburuak: helburu hauen bitartez pertsonak bere aisialdiaz egiten duen erabilera hobetu dezan ahalegina egiten da.

Helburu terapeutikoak: bere sentimendu, arazo eta sintomekin lan eginez, bere pertsonalitatean oinarrizko aldaketak eginez eta egokitzapenerako metodo espezifikoak garatuz.


hainbat abesti haurrek abes dezaten

Web orrialde honetan umeek eskolan abesten dituzten abestiak ikus ditzakezueke eta zeuen ordenagailuetara descargatu gero imprimitzeko.

http://es.geocities.com/emitologia/kantuak.htm

2007-11-14

musikoterapia ume gaixoeekin



Bideo honetan ikus dezakegu ospitalean dauden ume batzuen eboluzioa musikari esker

musika eskolara joan aurretik

Azken urteotan egindako ikerketei esker, inork ez du dudan jartzen haurrak gai direla bizitzako lehenengo urtean erantzun musikalak emateko, betiere eskaintzen zaion ingurune musikalaren arabera: erraz murgiltzen da lo-kanta, erritmo-joko eta abestietan, horiekin sintonizatu eta sortzen dioten kontsigna toniko eta emozionalen artean parte hartzen du. Beraz, garrantzi handikoa da gurasoek eta hezitzaileek haurraren ekimen guztiak eragin eta erabiltzea, hau da: gurgurioak, ahopetako kantuak, bokalizazioak, negarra... honela bere garapen pertsonalerako truke musikal eta afektibo garrantzitsua ezarriz.

Sei hilabetetik aurrera errepikapen silabikoen garaia hasten da, bokalak eta kontsonanateak ahoskatuz (9 hilabeterekin bokalak esateko gaitasuna izaten dugu, eta 12rekin kkontsonanateak), gutxi zehaztuak heldu baten sistema fonetikoarekin konparatuz; honela, "atzeraelikatzen" den entztezirkuitua ezartzen da, haurrak berak ahoskatutakoak behin eta berriro imitatuz gozatzen duelarik.

Adin txikiko haur asko gai dira abesti laburrak kantatzeko. Berak ohartutakoaren arabera, oraindik hitz egiten ez dakiten haur batzuek inflexio melodikoetara jotzen dute hizkuntzan hitz osagabeak osatzeko: are gehiago, badirela urte erdi inguruko haurrak, hitz egin baino lehen abestiak kantatzeko gai direnak, abesti horiek direlarik beren adierazpen musikalaren muina

goaz abesten bloga


Maria Lorenzanak bitakora honetan ipuin musikalei buruz hitz egiten digu. Bere garrantziaz aipatzeaz aparte, bideo batzuk eskaintzen dizkigu haurrekin hainbat gauzak lantzeko ipuin musikalen bitartez: eguneroko errutinak, laguntasuna, maitasuna...

Bideoak ez ezik, web orri interesgarri batzuk gomendatzen dizkigu ipuin hauek lan ditzakegun

2007-11-13

musika haur hezkuntzan bloga


Ruth Bengoetxeak egindako bitakoran musikaren garrantziari buruz haur hezkuntzaan hitz egiten digu. Baita bitakora honetan Kirikoketa elkarte egindako bideo bat ikus dezakegu. bideo horretan tailerra eskaintzen dizkigu: kantu tailerra, musika tailerra... musikarekin erlazionatutako ekintzak

haur terapiak bloga


Cynthia Muga bitakora honetan, azaltzen dizkigu hainbat terapia mota. Musikoterapia ez ezik, zalditerapia, barrearen terapieen garranztiaz hitz egiten digu.