2007-11-15

musikoterapiaren helburuak

Heziketa heburuek: musikaren inguruko ezagupenak edo jarrerak edo beste jakintzagai batzuei buruzkoa eskura ditzan pertsonari ematen zaion laguntzarekin dute zerikusia.

Arlo fisiologiko, afektibo eta mentalen estimulatzaile gisa jokatzen dute. Horrela, musikarekiko esperientziek eragina dutepertsonaren heziketa integralean eta pertsonak bere gaitasun guztiak gara ditzan laguntzen du, psikomotrizitate, afektibitate aldetik eta alderdi intelektual eta sozialetan.

Aisialdirako helburuak: helburu hauen bitartez pertsonak bere aisialdiaz egiten duen erabilera hobetu dezan ahalegina egiten da.

Helburu terapeutikoak: bere sentimendu, arazo eta sintomekin lan eginez, bere pertsonalitatean oinarrizko aldaketak eginez eta egokitzapenerako metodo espezifikoak garatuz.


No hay comentarios: