Mostrando entradas con la etiqueta helburuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta helburuak. Mostrar todas las entradas

2007-12-09

biomusika, musikoterapiaren adar bat


Biomusika,“ondo zuzendutako soinua, gure gorputzaren sistema bioenergetiko osoan eragin daiteke”, Mario Corradiniren, musikaria, irakaslea eta ikerlaria, ustez.


Corracinik soinuaren propietate terapeutikak ikertzen ditu Erroman, Biomusika eskolan.Biomusika Musikoterapiaren adar bat da eta atal askotan aplika daiteke, baina beti laguntza terapeutiko moduan eta inoiz ez ordezkair moduan.


Erroman Biomusika drogekin arazoak dituzten pertsonekin erabiltzen da, bai eskoletan, bai talde instituzionaletan. Edo, umeen gorputzaren bioenergi sistema garbitzeko.


Biomusika operatzaile izateko ez da behar musika jakitea, errealitate psikikoa eta emozionala ez duzuna nahi, pertsonentzat ezaugarri onak dituen errealitate batean aldeketa susmatzea baizik, norberarekin eta beste pertsonekin kontaktu hobeagoa izateko.

2007-11-15

musikoterapiari buruzko beste definizio bat


"Musika-terapia soinuaren, musikaren eta mugimenduaren aplikazio zientifikoa da, entzumena lantzearen eta soinuen exekuzioaren bidez egiten dena, horrela alderdi kognitiboa, afektiboa eta motrizitatearena integratu eta kontzientzia garatu eta sormen-prozesua indartzen delarik. Horrela: komunikazioa bideratu, Norberaren espresioa bultzatu, Integrazio soziala bultzatu ditzakegu".
..

Patxi del Campo. Musica, Arte y Proceso Instituko zuzendaria

musikoterapiaren helburuak

Heziketa heburuek: musikaren inguruko ezagupenak edo jarrerak edo beste jakintzagai batzuei buruzkoa eskura ditzan pertsonari ematen zaion laguntzarekin dute zerikusia.

Arlo fisiologiko, afektibo eta mentalen estimulatzaile gisa jokatzen dute. Horrela, musikarekiko esperientziek eragina dutepertsonaren heziketa integralean eta pertsonak bere gaitasun guztiak gara ditzan laguntzen du, psikomotrizitate, afektibitate aldetik eta alderdi intelektual eta sozialetan.

Aisialdirako helburuak: helburu hauen bitartez pertsonak bere aisialdiaz egiten duen erabilera hobetu dezan ahalegina egiten da.

Helburu terapeutikoak: bere sentimendu, arazo eta sintomekin lan eginez, bere pertsonalitatean oinarrizko aldaketak eginez eta egokitzapenerako metodo espezifikoak garatuz.