2008-01-18
nola erabili musikoterapia haur autistekin?
2007-12-29
power pointez egindako aurkezpen bat bideo formato batera pasatzeko emaitza
power point programa erabiliz, nire aisialdiko taldearentzat aurkezpen bat egin nien argazkien bitartez, ondoren authorstream erabili dut bideo formatora bihurtzeko. hona hemen emaitza
2007-11-15
musikoterapiari buruzko beste definizio bat
"Musika-terapia soinuaren, musikaren eta mugimenduaren aplikazio zientifikoa da, entzumena lantzearen eta soinuen exekuzioaren bidez egiten dena, horrela alderdi kognitiboa, afektiboa eta motrizitatearena integratu eta kontzientzia garatu eta sormen-prozesua indartzen delarik. Horrela: komunikazioa bideratu, Norberaren espresioa bultzatu, Integrazio soziala bultzatu ditzakegu".
..
Patxi del Campo. Musica, Arte y Proceso Instituko zuzendaria
Egilea:
Diana Ruiz
en
10:31
0
iradokizun:
Etiketak: definizioa, eskola, helburuak, musika, umeak
hainbat abesti haurrek abes dezaten
Web orrialde honetan umeek eskolan abesten dituzten abestiak ikus ditzakezueke eta zeuen ordenagailuetara descargatu gero imprimitzeko.
http://es.geocities.com/emitologia/kantuak.htm
Egilea:
Diana Ruiz
en
6:51
0
iradokizun:
Etiketak: abestiak, eskola, umeak, web orrialdeak
2007-11-14
musikoterapia ume gaixoeekin
Bideo honetan ikus dezakegu ospitalean dauden ume batzuen eboluzioa musikari esker
Egilea:
Diana Ruiz
en
10:08
0
iradokizun:
Etiketak: berria, bideo, gaixotasunak, musika, umeak
musika eskolara joan aurretik
Azken urteotan egindako ikerketei esker, inork ez du dudan jartzen haurrak gai direla bizitzako lehenengo urtean erantzun musikalak emateko, betiere eskaintzen zaion ingurune musikalaren arabera: erraz murgiltzen da lo-kanta, erritmo-joko eta abestietan, horiekin sintonizatu eta sortzen dioten kontsigna toniko eta emozionalen artean parte hartzen du. Beraz, garrantzi handikoa da gurasoek eta hezitzaileek haurraren ekimen guztiak eragin eta erabiltzea, hau da: gurgurioak, ahopetako kantuak, bokalizazioak, negarra... honela bere garapen pertsonalerako truke musikal eta afektibo garrantzitsua ezarriz.
Sei hilabetetik aurrera errepikapen silabikoen garaia hasten da, bokalak eta kontsonanateak ahoskatuz (9 hilabeterekin bokalak esateko gaitasuna izaten dugu, eta 12rekin kkontsonanateak), gutxi zehaztuak heldu baten sistema fonetikoarekin konparatuz; honela, "atzeraelikatzen" den entztezirkuitua ezartzen da, haurrak berak ahoskatutakoak behin eta berriro imitatuz gozatzen duelarik.
Adin txikiko haur asko gai dira abesti laburrak kantatzeko. Berak ohartutakoaren arabera, oraindik hitz egiten ez dakiten haur batzuek inflexio melodikoetara jotzen dute hizkuntzan hitz osagabeak osatzeko: are gehiago, badirela urte erdi inguruko haurrak, hitz egin baino lehen abestiak kantatzeko gai direnak, abesti horiek direlarik beren adierazpen musikalaren muina

