Azken urteotan egindako ikerketei esker, inork ez du dudan jartzen haurrak gai direla bizitzako lehenengo urtean erantzun musikalak emateko, betiere eskaintzen zaion ingurune musikalaren arabera: erraz murgiltzen da lo-kanta, erritmo-joko eta abestietan, horiekin sintonizatu eta sortzen dioten kontsigna toniko eta emozionalen artean parte hartzen du. Beraz, garrantzi handikoa da gurasoek eta hezitzaileek haurraren ekimen guztiak eragin eta erabiltzea, hau da: gurgurioak, ahopetako kantuak, bokalizazioak, negarra... honela bere garapen pertsonalerako truke musikal eta afektibo garrantzitsua ezarriz.
Sei hilabetetik aurrera errepikapen silabikoen garaia hasten da, bokalak eta kontsonanateak ahoskatuz (9 hilabeterekin bokalak esateko gaitasuna izaten dugu, eta 12rekin kkontsonanateak), gutxi zehaztuak heldu baten sistema fonetikoarekin konparatuz; honela, "atzeraelikatzen" den entztezirkuitua ezartzen da, haurrak berak ahoskatutakoak behin eta berriro imitatuz gozatzen duelarik.
Adin txikiko haur asko gai dira abesti laburrak kantatzeko. Berak ohartutakoaren arabera, oraindik hitz egiten ez dakiten haur batzuek inflexio melodikoetara jotzen dute hizkuntzan hitz osagabeak osatzeko: are gehiago, badirela urte erdi inguruko haurrak, hitz egin baino lehen abestiak kantatzeko gai direnak, abesti horiek direlarik beren adierazpen musikalaren muina
2007-11-14
musika eskolara joan aurretik
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario