Gaixotasun psikikoak dituzten pertsonentzat: musikoterapiaren bitartez bakarkako edo/eta taldeko esperientziak estimulatzen dira sentimendu eta emozioak aztertzeko eta norbere burua hobeto ezagutzea eta autoestima garatzea lortzen da horrela.
Garapeneko ezgaitasunak dituzten pertsonentzat: musikaren bidez mugimendu-trebeziak, trebezia kognitiboak eta eguneroko bizitzan erabiltzen direnak garatzea bilatzen da eta musika eginez arrakasta bizi izateko aukera ematen da.
Adin handiko pertsonentzat: oroitzapena bizkortu eta memorari eustea lantzen da, asaldura gutxitu eta errealitatean orientatzeko gaitasun lantzen den bitartean.
Adikzioak dituzten pertsonentzat: pertsona hauek errekuperazio prozesuan zehar izaten dituzten mugei aurre egiteko, musikoterapia hainbat teknika erabiltzen du, entzunaldiak, inprobisazioak, sormen musikaleko ariketak, kantak asmatzea...
Buru-urritasuna duten pertsonentzat: autoestima, komunikazioa eta sozializazioa indartzeko eta garapen kognitiboa bultzatzeko, musikazko sormen/inprobisazio taldeak antolatzen dira.
Ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzat: motibazioa areagotzeko eta errehabilitazio helburuak iristeko interesa lantzene ta frustrazioa prebenitzeko ahalegina egiten dute erabilitako teknikek.
Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonentzat: musika entzunaldiak eta bibroakustikako saioak egiten dira, pazienteei tentsioak, giharretako espasmoak edo/eta minak gutxieko eta behar den erlaxazioa lor dezaten.
2007-11-16
musikoterapia aplika daiteke eremu askotan
Egilea: Diana Ruiz en 8:49
Etiketak: gaixotasunak, jarduera, musika, sendatzaile, terapia
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario